Carta de servicios

Zerbitzuen gutuna

Nafarroako Gobernua

Helburuak

Ikuspegia

Osasun arloko Gizarte Lanaren Zerbitzuen Gutuna Nafarroako osasun mentalean ematen den arreta sozialaren kalitatearen erreferentea izatea. Profesionalen, erabiltzaileen, senideen eta haien ingurunearen eskura jarrita, buruko gaixotasunak dituzten pertsonen ongizatea bermatu nahi da, baita haien ingurunearen eta, oro har, komunitatearen parte-hartzea eta konpromisoa ere.

Balioak

Osasun mentalean ematen diren Osasun arloko Gizarte Lanaren zerbitzuak lanbideak giza eskubideen, justizia sozialaren, erantzukizun publikoaren, berdintasunaren eta unibertsaltasunaren printzipioekin duen konpromisoan kokatzen dira. Lanbidearen kode deontologikoa da lanbide-jardunaren ardatza diren balioen eta printzipioen erreferentea. Modu esplizituan, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei ematen zaien arreta sozialak balio hauek ditu oinarri:
• Begirune proaktiboa eta pertsonaren onarpena
• Pertsonalizatzea eta indibidualizazioa
• Parte-hartzea eta kooperazioa
• Gizarteratzea, normalizazioa eta autonomia
• Globalizazioa eta arreta integrala
• Gizarte lanaren hurbiltasuna, laguntza soziala
• Lanbide bikaintasuna.

Zein zerbitzu eskaintzen dugu?

Eskaintza zerbitzuak

Artatutako pertsonen baimenarekin ematen dira, eta, gaitasun juridikoa aldatua duten pertsonen eta adingabeen kasuan, haien legezko ordezkariaren edo tutorearen baimenarekin.

GAIXOTASUN MENTAL BAT DUEN PERTSONARENTZAKO ETA HAREN SENIDE EDO BIZIKIDETZAKO INGURUNEARENTZAKO ZERBITZUAK
Z-1 Aurkezpena eta harrena kontsulta sozialean: Pertsonarekin edo familiarekin ezartzen den lehen kontaktua. Lotura terapeutikoa sortzea sustatzen da entzumen aktiboaren bidez.
Z-2 Informazioa, orientazioa eta aholkularitza: Informazio, orientazio eta aholkularitza espezializatua babes sozialerako eskubideei eta baliabideei buruz, eta, beharrezkoa bada, zerbitzu soziosanitarioetara eta gizarte zerbitzuetara bideratuko da.
Z-3 Balorazio soziala eta diagnostiko sozial sanitarioa: Gizarte-langilearen azterketa, analisia eta iritzi teknikoa arretan, osasuna berreskuratzean eta egonkortasun psikopatologikoan eragiten duten elementu sozialei buruz. Autonomia pertsonalean, bizikidetza harremanetan, bizikidetza unitatearen antolakuntzan, trebetasun sozialetan, baliabide ekonomikoetan, zaintzetan, laneko egoera okupazionalean, prestakuntzan, hezkuntzan, etxebizitzan, gizarte ingurunean, parte-hartze sozialean, informazioa eskuratzeko aukeran eta eskubide sozialen egikaritzean, arlo pertsonalean eta bizitzeko dinamismoetan dauden beharrak zehazten dira.
Z-4 Esku-hartze sozialerako plana: Diagnostiko sozial sanitariotik eratorritako esku-hartze programa prestatzen da. Artatutako pertsonarekin/familiarekin adosten da eta zentroko diziplinarteko taldearen banakako tratamendu planean (BTP) sartzen da. Helburua da beharrizanak, handicapak edo gatazkak gainditzea pertsonaren indarguneak, gaitasunak eta trebetasunak erabilita.
Z-5 Esku-hartze soziala familiarekin/bizikidetza unitatearekin: Arreta soziala familiari, laguntza ematen duen elementu garrantzitsuena baita, eta funtsezkoa baita gaixotasun mentala duen pertsonaren bilakaeran. Helburua da familiaren parte-hartzea sustatzea arreta emateko prozesuan, krisi egoeretan, arrisku edo zaurgarritasun sozialeko faktoreetan, eta laguntza ematea esku-hartze sozialerako planarekin bat. Xedea da, besteak beste, arrisku soziofamiliarreko faktoreak detektatzea (adibidez, gainkarga, estresa eta amore ematea); familiako rolak berrantolatzen laguntzea, egunerokoari aurre egiteko eta egunerokoa kudeatzeko estrategiak lantzea eta zaintzaile nagusiari laguntza ematea. Oso garrantzitsua da umeei eta haurrei laguntza ematen dieten unitateetan, hazkuntza positiboa sustatzeko.
Z-6 Laguntza psikosoziala: Gizarte-langilearen laguntza jarraitua eta trinkoa, artatutako pertsonari gaixotasunera egokitzeko prozesuan laguntza emateko harremanean oinarritutakoa. Helburua da oinarrizko beharrizanetan dauden gabeziak gainditzea eta autonomia pertsonala eta soziala berreskuratzea.
Z-7 Larrialdi sozialeko egoeretako esku-hartzea: Berehala bete behar diren oinarrizko beharrizan arlo defizitarioak edo oso defizitarioak detektatzea da helburua. Hauek jotzen dira larrialdi sozialeko egoeratzat:
• Janariaren, ostatuaren eta baliabide ekonomikoen arloko oinarrizko beharrizanak betetzeko gabezia
• Artatutako pertsonak, senideek edo zaintza eremuko pertsonek mugatua dute mehatxu egoerei edo egoera traumatikoei erantzuteko gaitasuna, eta haien segurtasuna, autonomia eta osasuna arriskuan daude
• Bizi gertaera baldintzatzaileak zaintza emateko, gaixotasun mentala duen pertsonak autonomia defizita duenean (osasun arazo larriak, ospitaleratzea eta heriotza...)
• Familiak amore eman du
• Gaixotasuna mentala duen pertsonak adingabeak edo mendekotasuna duten pertsonak ditu bere kargura eta haien zaintza bermatzeko arazoak ditu
• Artatutako pertsonak indarkeria zantzuak ditu, eta
• Babesgabetasuna, zabarkeria edo tratu txarrak.
Z-8 Babes sozialeko prestazioak eta baliabide soziosanitarioak eskuratzeko izapideak Beharrizan egoeretako gizarte zerbitzuak eta babes sozialeko beste sistema batzuk eskuratzeko aukera ematea. Izapidetzeko prozedurak ezarritako dokumentazioa betetzen da, eta, behar izanez gero, txosten sozial sanitarioa ematen da. Izapidetze prozesuan, izapideen jarraipena eta eguneratzea egiten da ebazpena eman arte.
Horren barruan sartzen da autonomia pertsonalaren ebaluazioa eta zaintzak ematea, osasun mentalaren arloko prestazio soziosanitarioak eta babes sozialeko beste prestazio batzuk ematea, herritar guztiei.

ESKU-HARTZE KOMUNITARIORAKO ETA KOORDINAZIORAKO ZERBITZUAK
Z-9 Kasuen koordinazioa eta kudeaketa Arreta Soziosanitarioan: Gizarte-langilearen esku-hartzea, gaixotasun mentala duten pertsonen arretan lotura ezartzen duen profesionala den heinean, osasun zerbitzuen eta gizarte zerbitzuen aldi bereko esku-hartzea behar denean. Helburua da haren sinergiaren onura sustatzea eta zaintzen iraunkortasuna bermatzea.
Z-10 Sareko lana eta esku-hartze komunitarioa: Arlo ezberdinetako profesionalen eta agente komunitarioen arteko lankidetza eta osagarritasuna; elkarrekin batera esku hartzen dute kasu indibidualetan, taldekoetan eta komunitarioetan.
Esku-hartze komunitarioan helburua da biztanleak sentsibilizatzea gaixotasun mentalaren estigmaren kontra, ukitutako pertsonak programa komunitarioetan sartzea sustatzea eta elkarteei laguntza ematea.

ERAKUNDERA BIDERATUTAKO ZERBITZUAK: NOMS ETA PROFESIONALAK:
Z-11 Irakaskuntza eta prestakuntza etengabea: Ikasleen prestakuntzaren arloko elkarlana, Osasun Departamentuak eta unibertsitateek sinatutako hitzarmenen arabera. Irakaskuntzan, prestakuntza saioak egiten dira beste diziplina sozial eta sanitarioentzat.
Etengabeko prestakuntzan, erakundearen barneko prestakuntza jardueretan parte hartzen da.
Z-12 Ikerketa soziala: Ikerketa proiektuetan parte hartzen da, beste osasun eta gizarte erakundeetako profesionalekin batera, gizartearen errealitateari buruzko ezagutzan sakontzeko eta gaixotasun mentala duten pertsonen beharrizanentzako erantzun egokiak aurkitzeko.
Z-13 Parte-hartzea batzorde teknikoetan eta lantaldeetan: Elkarlana bideratzen da programak, protokoloak, gida klinikoak, zerbitzuen gutunak eta bestelakoak diseinatu, ezarri eta garatzeko jardueretan, egoeraren analisia eta zerbitzuak hobetzeko proposamenak behar direnean.
Osasun Departamentuko, Osasun Mentaleko eta Nafarroako Gobernuaren beste departamentu batzuetako batzorde eta lantalde teknikoetan parte hartzen da.
Toki erakundeekin eta elkarteekin batera, lantalde teknikoetan, Gizarte Lanaren arloko talde berezietan eta parte-hartze lokal eta komunitarioko beste talde batzuetan parte hartzen da.


Konpromiso eta adierazleak

Beheko taulan, hartutako konpromisoak eta adierazleak agertzen dira, NOMSeko Osasun arloko Gizarte Lanaren Zerbitzuen Gutunak ematen dituen zerbitzuen arabera taldekatuta.

  Konpromisoak Adierazleak
1 1- Osasun arloko gizarte-langilearen (OGL) zerbitzura bideratutako pertsonen % 80 beranduenez 10 laneguneko epearen barruan artatzea. 1.1. 10 laneguneko epean edo laburragoan OGL zerbitzuan hartutako hitzordu kopurua / OGL zerbitzuan guztira hartutako hitzordu kopurua * 100
2 2- Larrialdi sozial gisa (Z-7) tipifikatutako egoerak dituzten kasuen % 80 24 ordu pasatu baino lehen artatzea, eta lehentasuna ematea. 2.1. 24 orduko epean edo laburragoan OGL zerbitzuan artatutako larrialdi sozialeko egoeren hitzordu kopurua / OGL zerbitzuan guztira artatutako larrialdi sozialeko hitzorduen kopurua * 100
3 3- Osasun Historia Soziala (OHS) eguneratzea nahasmendu mental larria (NML) duten pertsonei dagokienez, izapideak azkartzeko, informazioa eskuratzeko, koordinatzeko, datuak ustiatzeko eta bestelakoetarako, kasuen % 80tan gutxienez. 3.1. NMLa duten pertsonen kasuan, OHS eguneratua dutenen kopurua / OGL zerbitzuak guztira artatutako NML duten pertsonak * 100
4 4- Nahasmendu mentalaren (NM) diagnostikoa duten eta ospitaleko baliabideetan eta tarteko baliabideetan artatu diren pertsonen zaintzen iraunkortasuna bermatzea kasuen % 80tan gutxienez 4.1. OGL zerbitzuak profesionalekin egindako koordinazioen eta/edo elkarrizketen kopurua / OGL zerbitzuak guztira artatutako pertsonen kopurua * 100
5 5- Nahasmendu mentalaren diagnostikoa duten eta baliabide anbulatorioetan artatu diren pertsonen zaintzen iraunkortasuna bermatzea kasuen % 80tan gutxienez 5.1. OGL zerbitzuak profesionalekin egindako koordinazioen eta/edo elkarrizketen kopurua / OGL zerbitzuak guztira artatutako pertsonen kopurua * 100
6 6- Arreta profesionala eskaintzea, tratu humanoarekin, eta artatutako pertsonek jasotako tratuaren eta arretaren balorazioan 8 puntu edo gehiago lortzea 0tik 10era doan eskala batean 6.1. O-NOZeko urteko gogobetetasun inkestan «OGLren tratua» galderan (20.4) lortutako batez besteko puntuazioa
7 7- Kalitateko zerbitzua ematea, eta, artatutako pertsonei egiten zaien inkestan, ezagutza eta gaitasun profesionalean 8 puntu edo gehiago lortzea 0tik 10era doan eskala batean 7.1. O-NOZeko urteko gogobetetasun inkestan «OGLren ezagutza eta gaitasuna» galderan (19.4) lortutako batez besteko puntuazioa
8 8- OGL guztien % 90ek, gutxienez, Etengabeko Prestakuntzarako (EP) Batzordeak eskainitako ikastaroren batean parte hartzea urtean OGL guztien % 90ek, gutxienez, zerbitzuen arteko bileretan eta/edo beste zerbitzu komunitario batzuetan parte hartzea 8.1. EP ikastaroetan parte hartu duten OGLen kopurua / NOMSen guztira dauden OGLak * 100
9 9- OGL guztien % 90ek, gutxienez, zerbitzuen arteko bileretan eta/edo beste zerbitzu komunitario batzuetan parte hartzea 9.1. Zerbitzuen arteko bileretan edo zerbitzu komunitarioetan parte hartu duten OGLen kopurua / NOMSen guztira dauden OGLak * 100

Zerbitzuen gutuna kudeatzea

Osasun Mentaleko Kudeatzailetzak behar diren neurriak hartuko ditu gutun honetan ezarritakoa betetzeko, eta bere hobekuntza planetan sartuko ditu neurriok.

Horretarako, bi urterik behin, edukien, konpromisoen betetze mailaren eta adierazleen jarraipenaren auditoriak eginen dira. Gogobetetasun inkestan jasotako erabiltzaileen iritziak aztertuko dira.

Araudia

21/2010 Foru Legea, abenduaren 13koa, Nafarroako Osasun Mentalari buruzkoa; 54/2016 Foru Agindua, ekainaren 30ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Ospitaleguneko egitura organikoa ezartzen duena osasun laguntzaz kanpoko atalen eta osasun laguntzaz kanpoko unitateen mailan; 512/2018 Ebazpena, maiatzaren 14koa, zeinaren bidez ezartzen baitira O-NOZen koordinazio sanitario ez-medikoko eta koordinazio ez-sanitarioko eginkizunak betetzeko baldintzak.
Nafarroako 2019-2023ko Osasun Mentalaren Plana; 2020ko Arreta Soziosanitarioari buruzko Foru Plana; Gaixotasun Mental Larria duten pertsonei Laguntza emateko Programa, Nafarroako Gobernua, 2005
Kode Zibila, jarduteko gaitasuna aldatzeko prozesuak, 199. artikulutik 201. artikulura; 1/2000 Legea, urtarrilaren 7koa, Prozedura Zibilarena, pertsonen gaitasunari buruzko prozesuak, 756. artikulutik 763. artikulura; Gizarte Segurantzaren Lege Orokorra - 8/2015 Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, zeinak aldatzen baitu 1/1994 Errege Dekretua, ekainaren 20koa, lanerako ezintasunaren kotizaziopeko eta kotizaziorik gabeko modalitateari buruzkoa.
15/1999 Lege Organikoa, Datu Pertsonalen Babesari eta konfidentzialtasunerako konpromisoari buruzkoa. 1720/2007 Errege Dekretua, Datuak Babesteko Legearen erregelamendua garatzen duena.
15/2005 Foru Legea, abenduaren 5ekoa, haurrentzako eta nerabeentzako sustapenari, laguntzari eta babesari buruzkoa eta 7/2009 Foru Dekretua, urtarrilaren 19koa, lege hori garatzen duena; 211/2019 FA, haurren babesgabetasun egoerak detektatzeko, jakinarazteko, ebaluatzeko eta egoera horietan esku hartzeko prozeduraren II. eskuliburua onesten duena (Nafarroan Familiei, Haurrei eta Nerabeei laguntzeko II. Plan Integrala).


Zerbitzuaren erabilera arduratsua

Eskubideak

NOMSeko zerbitzuetan artatutako edozein pertsonak aukera du bere kabuz eskatzeko Gizarte Lanaren arloko zerbitzuak.
Halaber, gizarte-langileengana bideratu ditzakete zerbitzu horietako diziplina anitzeko taldeetako profesionalek eta NMOSekoak ez diren osasun eta gizarte zerbitzuetako profesionalek.
Gizarte Lanaren arloko zerbitzura iristeko beste bide bat da gizarte-langileen proposamena, erakundearen programa edo kudeaketa itunen arabera.

Osasun-laguntzarekin lotutako eskubideak
http://www.navarra.es/home_eu/Temas/Portal+de+la+Salud/Ciudadano/Atencion+sanitaria/Mis+derechos+y+deberes/Derechos+relacionados+con+la+asistencia+sanitaria.htm


Komunikazio mekanismoak

Iradokizunak, kexak eta erreklamazioak

ESKUBIDE ETA BETEBEHAR OROKORRAK
http://www.navarra.es/home_eu/Temas/Portal+de+la+Salud/Ciudadania/Participacion/Mis+derechos+y+deberes/Derecho+a+la+participacion+reclamaciones+y+sugerencias.htm
IRADOKIZUNAK, KEXAK ETA ERREKLAMAZIOAK AURKEZTEKO IZAPIDEAK EGITEKO MODUA
https://www.navarra.es/home_es/Temas/Portal+de+la+Salud/Ciudadania/Participacion/Reclamaciones+y+sugerencias+online/Sugerencias+form+SM.htm
OSASUN KARPETA PERTSONALA
http://www.navarra.es/home_eu/Temas/Portal+de+la+Salud/Ciudadania/Actualidad/Carpeta+Personal+de+Salud/

Parte-hartze bideak

NOMSeko zerbitzuetan artatutako edozein pertsonak aukera du bere kabuz eskatzeko Gizarte Lanaren arloko zerbitzuak.
Halaber, gizarte-langileengana bideratu ditzakete zerbitzu horietako diziplina anitzeko taldeetako profesionalek eta NMOSekoak ez diren osasun eta gizarte zerbitzuetako profesionalek.
Gizarte Lanaren arloko zerbitzura iristeko beste bide bat da gizarte-langileen proposamena, erakundearen programa edo kudeaketa itunen arabera.

Komunikazio bideak

KOMUNITATEAREN BALIABIDEAK:
https://www.navarra.es/home_es/Gobierno+de+Navarra/Organigrama/Los+departamentos/Salud/Organigrama/Estructura+Organica/?idunidadactual=10006438
TARTEKO BALIABIDEAK
https://www.navarra.es/home_es/Gobierno+de+Navarra/Organigrama/Los+departamentos/Salud/Organigrama/Estructura+Organica/?idunidadactual=10006439
OSPITALEKO BALIABIDEAK:
https://www.navarra.es/home_es/Gobierno+de+Navarra/Organigrama/Los+departamentos/Salud/Organigrama/Estructura+Organica/?idunidadactual=10006437